lunes, 30 de mayo de 2011

HEMEN BERTSO BAT DAUKAZUE

Hau loreei buruzko bertso bat da `` Apexa eta lorea´´ du izanburua. Bertso hau ``Jean Baptiste´´ egin du, hemen daukazue:

Apexa eta Lorea


Neguaz primadera zenean jabetu,

Sasi baten hegian apexa zen sortu;

Leku berean baitzen lorea gertatu,

Gaixoek elgar zuten bihotzez maitatu!


Iguzkiak ihintza pizten duenean,

Apexa doa beti hegalez airean;

Nahi luke loreak segitu bidean,

Girtainak zertako du gelditzen lurrean?


Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,

Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!

Zertako haiz hi beti nitarik urruntzen?

Hi guan eta badakik, nigarrez nauk urtzen.


Zertako nigar egin, o lili maitea?

Egunaz iguzkia dun nere jabea;

Goizetik lorez lore dinat nik bidea;

Iguzkia sartzean beti naun hirea...


Goiz guziez adio, arratsean agur,

Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;

Nere nigarrez, otoi, ez hadila samur,

Zeren hire galtzeaz beti nauk ni beldur...


Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,

Lorearen besoak zituen urratu;

Bi maitek zutenean elgar besarkatu,

Apexak haizeari hegalak hedatu.


Haize bihotz gabea zertako herritik

Ereman duk apexa mendien gainetik?

Zertako duk urrundu maitearen ganik?

Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik.



1 comentario: